Pello Sarasola Barandiaran hernaniarra izango da Euskal Telebistako zuzendari berria. 1989an hasi zen Sarasola EiTBn lanean, Ikerketa eta Audientzia teknikari gisa. 1993an Programazio zuzendari izendatu zuten, eta 1999an Programazio eta Programa zuzendari. Antena 3n izan ostean, 2011tik Euskal Telebistako Eduki zuzendaria da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!