Kirola egin ostean indarrak berreskuratzeko, seme-alabak ikastaroren batean daudenean denbora pasatzeko, lagunekin kafetxo bat hartzeko... Atxiki, kiroldegiko taberna, zabalik da berriz ere. Hiru hilabeteren ostean, arduradun berria du, Mikel Pintado. Bera eta familia arduratuko dira gestioaz. Lehiaketa bidez lortu dute baimena, eta bi urte izango dituzte taberna eramateko; guztia ondo joanez gero, lau urtera arte luzatu dezakete baimena. Kiroldegiko taberna bada ere, herriko beste taberna bat izatea dute helburu. Hau da, kirol munduaren bueltan ibiltzen den jendearentzat bakarrik ez, herritar guztientzat izatea. Inaugurazioa larunbatean egin bazuten ere, ofizialki astelehenetik dago zabalik. Astez 07:30etan irekitzen dute; eta asteburuetan, 09:00etan.
Gosari eta bazkariak,
pintxoak, otartekoak,
tostadak...
Otorduei dagokienean, gosari eta bazkariak emango dituzte. Eguneko menua izango dute, aukeran hiru 1go plater, hiru 2garren plater, postrea eta kafea; guztia 9 euroan. Mikel Pintadok janari garbia, etxean egindakoaren modukoa izango dela azpimarratu du, eltzekoa.
Eta menua nahi ez duenak izango du zer aukeratu. Tostadekin saiakera berezia egin dute, eskaintza zabala bezain berezia izan dadin. 9 tostadako karta dute, eta horien artean bat, euren espezialitatea dena: lau gaztako tostada. Horiez gain bokatak, hanburgesak, sandwichak, pintxo beroak eta razioak dituzte; bada zer aukeratu...
Ohitura zaharrak
mantendu
Orain arte Atxiki tabernak izan dituen zenbait ohitura ere mantenduko dituztela azaldu dio Pintadok Kronikari. Esaterako, kirol prentsa irakurtzeko aukera izango da, telebista jartzeko asmoa dute... Eta otorduetara itzulita, koadrila edo lagunarteko bazkariak antolatzen jarraituko dute. Txikienetaz ere ez dira ahaztu, eta bere urtebetetzea Atxiki tabernan ospatu nahi duenak, izango du aukera.
Eskarmentua
eta esperientzia
Lehendik halako negozio batean eskarmentua izatea zen lehiaketako baldintzetako bat, taberna gestionatzeko. Mikel Pintado hernaniarrak ez du falta. Bi taberna kudeatu ditu aurretik: Intxaurrondoko Aterpe eta Antiguoko Mandragora. Euskeraz hitz egitea eta proposamen egokia aurkeztea ziren, beste baldintzetako batzuk. Mikel Pintadok apostu egin zuen, lanpostu bat lortzea baitzuen helburu; eta baita sortzea ere. Lau pertsona ariko dira lanean.
Gaurko menua
1go platera
-Espinakak urdaiazpikoarekin
-Garbantzuak
-Espagetiak boloñesa
saltsarekin
2garren platera
-Hanburgesa edo albondigak saltsan
-Solomoa piper eta patatekin
-Baratxuri freskoen nahaskia
Postrea
-Yogurra, flana edo fruta
Kafea