Cisneros eta Rodriguezek, hernaniarren 13garren txapela

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 12a, 01:00

Kadete mailan irabazi zuten, 40-9 Leonet anaien kontra. Seniorretan, Esnal eta Oiagak 40-31 galdu zuten Astigarragako bikotearen aurka.

ekaitz Cisneros eta Su­ha­rri Rodriguez dira Gipuz­koako txapeldun berriak Trin­ketean, kadete mailan. Larunbatean jokatu zuten finala Iruran, eta nagusi izan ziren hasieratik Leonet anai­en kontra. Fisikoki in­dartsu zirela nabaria zen; teknika aldetik ere, erraz gai­lendu ziren partidu oso­an. Emai­tzak argi erakusten du alde hori: 40-8. Cisneros eta Rodriguezek jantzitako txapela denboraldiko 13garrena izan zen Hernaniko pelota elkartearentzat.

Esnal eta Oiagak ezin
Emaitza bestelakoa izan zen Senior mailan. Esnal eta Oiaga hernaniarrek 40-31 galdu zuten Astigarragako Salaberria eta Gurutzalderen kontra. Partidu ederra izan ba­zen ere, astigartarrak ho­beak izan ziren, eta sakez egindako tantuak klabea izan ziren irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!