zabalik dago errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren neska-mutilak bi hilabetez etxean hartzeko izen-ematea. Oporrak bakean izena du programak, eta helburua da 7 eta 12 urte bitarteko haurrak kanpamenduetatik ateratzea. Hala, bi hilabete tenperatura altuetatik urruti pasatzen dituzte. Mediku azterketak ere egiten dizkiete, oinarrizko arazoak konpontzeko. Elikadura faltak sortutako arazoak ere konpontzen dira bi hilabete horietan. Eta bide batez, kooperazioa ere bultzatzen da, kultur trukea eta bi familien arteko erlazio estua medio.
Denbora libre, elkartasuna eta gogoa
Programan edozein herritarrek har dezake parte, denbora librea, gogoa eta elkartasuna baitira, bete beharreko baldintza bakarrak. Udalak bere gain hartzen du umeen bidaia, eta udaleku irekietan parte hartzeko begiraleak ere, jartzen ditu. Apirilaren 8an bukatzen da izena emateko epea. Horretarako: Marijo Moranekin harremanten jarri (Karobieta, 63); 943 33 68 02ra deitu; edo marijo-m@hernani.net helbidera idatzi.