Greba deialdia, irakasle eta hezitzaileek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 18a, 01:00

Irakaskuntza publikoak EAEn bizi duen egoeraren au­rrean, greba deialdia egin zaie asteazkenerako, irakasle eta hezitzaileei. Asti­ga­rra­ga­ko Herri Eskolan ere deialdia zabaldu eta, «%90 inguruk greba egingo duela au­rrei­kusi» du Zuzen­daritzak.

«Baliabide gutxiago»
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu dute greba. 
«2010e­tik 2017ra izandako murrizketa politikoari ja­rrai­­pena eman dio Hez­kun­tza Sailak», azaldu dute. Bes­teak beste, salatu dute ikasle kopuruak gora egin arren, ez direla baliabideak erantsi.

«Komunitatearen elkarlana»
Era berean, «eskola komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa» dela aldarrikatu dute, eta gurasoei dei egin die­te asteartean 16:30etan eskolan egingo den elkarretaratzean parte hartzera, «zuen seme-alaben hezkuntza kalitatea delako arriskuan jartzen dena». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!