TOKIKOMen Administrazio Kontseiluan jarraipena, Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 11a, 01:00

Aurtengo Batzar Orokorra egin zuen TOKIKOM, Tokiko Ko­mu­nikabideen bateraguneak, otsa­i­le­ko azkeneko astean, eta bertan erabaki zuten Admi­nis­trazio Kontseilu berriaren osa­ke­ta. Eta partaideen artean izan­­go da, beste behin, Kro­ni­ka. Horrez gain, Jone Guene­txe­ak, Durangaldeko Anboto ko­mu­­nikabideko zuzendaria de­nak, hartu zuen presidente kargua, Urko Aristi ordezkatuz.
Kronikarekin eta Gue­ne­txea presidente berriarekin batera Administrazio Kontseilu berri­an izango dira: Aikor, Alea, Ba­leike, Barren, Goiena, Info­sare, Topagunea, Ttipi Ttapa eta Pau­sumedia komunikabideetako ordezkariak.

2016ko balantzea eta 2017ko egitasmoak, aztertuta
Aldaketa horiez gain, elkartearen 2016ko balantzea aurkeztu zen bazkideen aurrean, baita 2017rako aurreikusten diren egi­tas­moen berri eman ere.
2016 urtea oso positibotzat jo zuen TOKIKOMek, izan ere, «to­ki komunikabideek anbizio haun­diko egitasmoak jarri di­tuz­te abian», eta emaitza onekin, gainera. Besteak beste, na­barmendu zituzten: TOKIKOM Kanal Digitala; Euskalit Funda­zioa­rekin batera egindako Ku­de­­a­keta Aurreratuaren formazioa; TOKIKOM Jardunaldiak; Plazan Bazan atala eta Plazan­ba­zan.eus web orria... 
Eta proiektu gehiago ere badira 2017rako, urtean zehar TOKIKOM osatzen duten komunikabideek landuko dituztenak: edizio sistema bateratua, Gure­an atari bateratu eta tematikoak, publizitate kanal integrala... Horrez gain, lurraldekako era­kundeekin harremanak sen­­dotzea izango da TOKIKOMen erronketako bat. Gipuzkoa eta Na­farroako erakundeekin ha­rre­manetarako kanalak egonkortuta daudela adierazi dute, eta gauza bera egin nahi dute Ara­ba zein Bizkaiko Foru Aldun­diekin.

68 komunikabide, gaur egun
Euskal Herriko 68 komunikabidek (prentsa, irrati eta telebistek) osatzen dute gaur egun TOKIKOM, Tokiko Komunika­bideen bateragunea; osotasunean, 200 bat langilek dihardute horietan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!