Hernanik gutxigatik galdu du Getxon

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 27a, 02:00

Gertu izan zuen Hernanik garaipena Getxon, baina azkenean ihes egin zion 26-22. Bigarren zatiaren hasieran, Etxeberriaren entsegu baten ondoren, 5-17 jarri ziren ira­bazten, aldiz ondorengo ha­mar minutuetan abantaila osoa galdu zuten. 23-17 ipini ziren galtzen 60. minuturako.
Ondoren, berriz ere puntu bakarrera jartzea lortu zuten hirugarren entsegu baten bidez, 23-22, baina hamabi minutu faltan getxotarren aldeko zigor kolpe batek azkenengo 26 eta 22koa igo zuen markagailura.
Azken hamar minutuetan Hernani saiatu zen. Getxoren zelaian jokatu zuen eta estualdi galantak pasa arazi zizkion talde bizkaitarrari. Zoritxarrez, hernaniarrentzat, ez zen iritsi beste entsegu bat eta defentsako bonus puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen amaieran.
Lehen zatian hernaniarrak hobeak izan ziren eta bigarren zatiko hamar minutu eskas horiek kenduta ere bai. Ez zuen galtzea merezi, baina merezimenduek bakarrik ez dute ematen garaipenik.
 
Orain, hamargarren
Emaitza honekin Hernanik postu bat galdu du sailka­penean eta orain hamar­garren dago 26 punturekin. Getxok gainditu du puntu bakar batez eta Bartzelonak, Ciencias, garaitu eta gero, bi puntura ipini da. Badirudi Ciencias izango dela ziurrenik maila, zuzenean, galduko duena eta Hernani, Getxo eta Bartzelonak jokatuko dute promozioko postuan zein geratu.

Datorren astean Bartzelonaren aurka partidu erabakiorra, Landaren
Datorren astean partidu era­ba­kiorra jokatuko du Her­na­nik Landaren. Bartzelonaren bisita jasoko du, igandean, 12:00etan. Irabazi ezkero bost puntura, gutxienez, utziko ditu kataluniarrak bi jardu­naldi faltan eta ia salbatuta egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!