Eguraldia lagun izan zuten Euskal Herritik etorritako txistulari andanak. Hernanin elkartu ziren atzo eta, egun guztian zehar, herriko kale eta plazak girotu zituzten bere doinuekin. Elorrio, Pasaia, Tafalla, Iruñea, Baiona, Urnieta, Tutera, Lasarte, Bilbo, Lizarra, Leitza... eta noski Hernaniko txistulariak amaiera dotorea eman zioten aurtengo XII. Txistulari Jaialdiari topaketarekin eta larunbateko emaitza onekin.