Infantil A taldeak gaur, bigarren fasea

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 26a, 01:00

Hernaniko eskubaloia berpizten ari den honetan neskak, infantilak, oso maila onean ari dira. Lehenengo fasean lehendabiziko geratu dira 18 partidetatik 16 irabazita eta gaur ekingo diote bigarren faseari Eibarren aurka, 11:00etan, kiroldegian. Ez daukate inor aurretik eredu izan daitekeenik eta honek meritu haundia ematen die neskeei. Ez da ahaztu behar nesken eskubaloiak eman diola Hernaniri mailarik altuena herriko talde guztien artean. 80. eta 90. hamarkada erdialderarte ohorezko mailan jokatzen zuten eta Europan ere lehiatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!