Extremadurako jardunaldiek, 25. urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 26a, 01:00

Aurten urteurren berezia beteko du Extremadurako Jardunaldiak. 25. urteurrena hain justu eta hori ospatzeko Extremadurako Kultur Gu­ne­ak ekitaldi desberdinak anto­la­tu ditu datorren asteburuan zehar, apirilaren 1ean eta 2an.  
Asko dira Extremaduratik Her­na­nira bizitzera etorritako he­rritarrak, eta jardunaldi ha­u­en bidez, bi herrietako kul­tu­rak gerturatu eta elkar eza­gutzea dute helburu. Horrela, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Batetik, larunbatean apirilaren 1ean, arra­tsal­deko 19:30etan, hitzaldia izango da Biterin. Ines de Suarez. Extre­madurako ema­ku­mea Txileko konkistan du izenburua eta Ezequiela Alba­rrán García irakasleak eskainiko du. 
Bestetik, igandean apiri­laren 2an, azoka jarriko da Atse­gin­de­gin; 10:00­e­tatik ha­sita, liburu eta tu­rismo pro­pa­ganda azoka eta jakiak izango dira. 
Extrema­durako jaki gastronomikoak eta turismo zona desberdinen triptikoak banatuko dira eta 13:00e­an Donostiako Virgen de Guadalupe (Kultur Zentroa) tal­de­aren dantza erakustaldia eskainiko du eta itxiera emango diote urteurren berezi honi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!