‘Duo Jade’, hitzaldian eta kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 26a, 01:00

‘Duo Jade’ talde kubatarra berriz ere Hernanin da. Etzi asteartean, 19:00etan, Biteri kultur etxean kontzertua eskainiko dute, baina oraingoan kontzertuaz gain hitzaldia ere eskainiko dute. 
Bertan, kubatar emaku­meen ekarpena Kubako mu­sika eta herrialdearen gara­penean aztertuko dute. Ez hori bakarrik, Kuban LGTB be­zalako mugimenduek herrial­dean duten garapenaz ere hitz egingo dute ikusen­tzunezko ikuskizunean. Ya­nay­sa Prieto eta Maygred Feli­na dira Duo Jade osatzen dutenak eta oraingoan hiru­garrengo kide batekin etorriko dira, Ily deiturikoa. 
Galizian egon berri dira eta hurrengo geldialdia Hernanin egingo dute astearte honetan.  Ikusentzunezkoa doan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!