Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) deituta, Erraustegiaren kontrako manifestazioa egingo da Donostian gaur, 17:00etan hasita Anoetako estadiotik. Gipuzkoako 100 elkarte eta talde baino gehiagok azaldu dute beren atxikimendua manifestazioarekin. Horien artean Hernaniko hainbat talde ere badaude. Stop Kaleratzeak, EH Bildu, Kooperazio Taldea, Berdintasun Kontseilua, Zero Zabor, Karabeleko, udal langileak...
Alternatiba dagoelako, errausketarik ez! izango da honen leloa eta ez dutela errauskailurik nahi, ez Zubietan eta ez inon eskatzen dute. Erraustegia baztertzen duen alternatiba «osasuntsuago eta merkeago baten proposamena plazaratu dute».