Hernaniko musika bandak datorren apirilaren 1ean, larunbata, kontzertu berezi bat eskainiko du 19:00etan Atsegindegiko aterpean.
Estatu mailako sei puntako musikari arituko dira bandarekin batera Jazzeko kontzertu tematiko bat eskainiz. Hernaniko banda barruan goi mailako musikariak daude, eta hauen bidez, dituzten kontaktoaz baliatuz, lortu dute horrelako eskaintza egitea Hernaniri.
Donostiako jazzaldian gozatu daitekeen kontzertu horietariko bat eskainiko dute Hernanin, eta oraingoan herritarrek bertan izango dute aukera eta dohainik.
Kontzertuko zuzendari gisa Miguel Blanco, musikari katalana izango da, musikeneko irakaslea. Berez baxua jotzailea, baino musika sortzailea eta moldaketa egilea izateagatik du munduan fama. Bere konposaketa eta moldaketak Estatu Batuetan, Australian, Alemanian Erresuma Batuan… interpretatuak izan dira, fama handiko orkestren eskutik.
Beste musikari hauek ere gonbidatu dituzte: Iñigo Lopez, Leire Berasaluze, Hilario Rodeiro, Erik Miemietz, Luisa Brito eta Jorge González.