Asteburuko norgehiagoka guztiak gaur jokatuko dituzte Umore Ona Elkarteko pilotari goizuetarrek.
Batetik, Iker Salaberriak GRAVNI txapelketan jokatuko du, 18:30etan hasita, Labriten, Bizkaiako ordezkariaren kontra.
Bestetik, Nafar Jokoetan finalean ariko dira gaur Zizur Nagusian, 18:30etan, bi bikote. Benjaminen bigarren mailan, Xanet Apezetxea eta Eñaut Iturain Irurtzungo bikotearen kontra ariko dira. Alebinen lehenbiziko mailan, berriz, Oihan Etxeberriak eta Beñat Apezetxeak Oberenakoak izanen dituzte aurkari.