Hezkuntza hitzaldia antolatu dute datorren ostegunean, Astigarragako Herri Eskolan: Nola hitz egin drogei buruz seme-alabekin. Ikastolako aretoan izango da hitzaldia, euskeraz, Ai Laket elkarteko aditu baten eskutik. Arratsaldeko 18:30etan hasita, ordu eta erdiko saioa izango da, iluntzeko 20:00ak arte. Herri Eskolako guraso elkarteak antolatu du, Astigarragako Udalaren babesarekin.