Mailari eusteko, ezin dute punturik barkatu

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Jaitsierako postuei ihes egin ezinik jarraitzen du Munda­rrok, aurreko asteburuan gal­du ondoren. Porrot gogorra jaso zuten moreek Zarku­men­degin (0-3), Santo Tomas Lize­oaren kontra; eta ez zuten joko onik erakutsi, gainera.
Horrekin, 12garren daude sailkapenean, 24 punturekin; bi gutxiago dauzka Dunboa Eguzkik, 14garrenak; eta 18 Rotetak, azkenaurrenak.
Beraz, astigartarrek ezin dute punturik barkatu, aurrerantzean, mailari eutsiko ba­diote. Eta puntuak pilatzen hasteko, gaur daukate aurreneko zita; erronka polita, gainera: Hernaniren kontrako derbia jokatuko dute, Zubipen, arratsaldeko 18:30etan.

Taldearen bertsio onena erakutsi behar, irabazteko
Baina garaipena lortu nahi badute, aurreko asteburuan egindako jokoa hobetu behar dute moreek. Izan ere, taldearen bertsio xinpleena erakutsi zuten. Aurreneko minutuetan egin zuen gola bere atean, eta gero, urrutiko bi jaurtiketekin jaso zituen beste bi gol.
Erasoan ere, ez ziren fin ibili astigartarrak. Aukera ba­tzuk izan zituzten, baina ez zu­ten asmatu, atearen aurrean. Horiek dauzkate hobetu beharrekoak, gaur irabazteko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!