Atzo iluntzean Tolosan jokatzekoa zen Goizuetako Umore Ona areto futbol taldea, Bidebide Futsalen kontra. Lau postu gorago dagoen taldea izanda ere, goizuetarrak indartsu jokatzekoak ziren. Izan ere, lehengo astean «garaipen epikoa» lortu zutela aitortu dute, Goierriri 5 eta 4 irabazita; «ez genuen sasoiko partidurik onena egin», azaldu dute, baina atsedenaldira 1 eta 4 galtzen iritsita ere, ez zuten fedea galdu, eta garaipena lortu zuten azken segunduan.