Ardi eta behi edo txekorren subentzio kanpaina martxan da, eta astelehena izanen da azken eguna, behar diren ziurtagiriak Udalean eskatzeko. Ordenantza berria dela-eta, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dela gogorarazi dute: 3 urteko antzinatasuna duen errolda agiria; herrian gutxienez urtean 9 hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpena; udalarekin zorrik ez duenaren ziurtagiria; bakoitzak jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.