Borrokan jarraitzeko, etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Partidu garrantzitsua galdu zu­en aurreko asteburuan, ema­kumezkoen Gipuzkoako Lehe­nen­go Mailan, Mundarrok; 57-51 nagusitu zitzaion Bera Bera, kontrario zuzena. Gauzak ho­rre­la, asteburu honetako partidua irabazi beharra daukate astigartarrek, play offean sar­tzeko borrokan jarraitu nahi badute. Oiarsoren kontra ariko dira, kiroldegian, 16:00etan.
Seigarren daude orain astigartarrak, hirugarrenetik bi garaipenera; eta bederatzigarrena da Oiarso, azkenaurrena.
Gizonezkoek ere, Oiarsoren kontra jokatuko dute, Gipuz­ko­a­ko Lehenengo Mailan; azke­na­u­­­rrena da Oiarso. La Sa­llen ari­ko dira, bihar 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!