Lesakan kantu saioa gaur, aranoar eta goizuetar gazteek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, aurten ere mar­txan da Haur eta Gaztetxoen Kantu Jaialdia. Helburua da, Na­fa­rro­an euskeraz abesteko dagoen ohi­tura sustatzea, eta horri eusten segitzen dutela eraku­tsiko dute gaurkoan Aranoko eta Goizuetako hiru taldek.

Sarrerak, salgai
Lesakan kantatuko dute, 18:00etako saioan, kultur etxean, eta sarrerak salgai daude 3 euroan, Tantirumairu ikastolan edo koordinazioa@oi­nez­2017.i­kas­­­­tola.eus helbidean; 8 urtetik beheitikoek lekua gordetzeko txartela eskatu beharko dute, baina doan izanen dute.

Zazpi talde, gaurkoan
Aranoko taldea 6 eta 12 urte arteko gaztetxoek osatu dute, eta Esne Bel­tza­ren Gogoak kantatuko dute. Horrez gain, asmatu duten bertsoren ba­te­kin ere emanen dute sorpresa.
Goizuetarren talde batek, berriz, 8 eta 12 urte artekoek osatutakoak, Alaitz eta Mai­de­rren Amets bat kantatuko du; eta besteak, 12 eta 16 urte artekoenak, He­sia­nen Agortu dira hi­tzak.
Hiru talde horien saioez gain, beste laurekin gozatzeko aukera ere izanen da gaur; Lesakako hiru talderen emanaldiarekin, eta Azpilikuetako Enara Arre­giren saioarekin.

Apirilean, jarraipena
Gaurkoan 150 haur espero direnez, 18:00etako saioaren ondoren, beste bat eginen da 19:00etan. Datorren astean segiko du jaialdiak, eta jaialdi nagusia apirilaren 29an eginen da, Tafallako kulturgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!