Pasai San Pedron daukate zita bihar, arratsaldeko 17:00etan hasita, Euskal Herriko traineruek. Bertan jokatuko da, Euskadiko distantzia luzeko txapelketa; eta traineruen test-entrenamendua ere izango da, bere bederatzigarren edizioan. Tartean izango da, baita ere, Hernaniko Maialen trainerua. Guztira, bederatzi traineru ariko dira emakumezkoetan, eta laugarrenak izango dira abiatzen, hernaniarrak.