Bultzada erabakigarriaren bila, Fadurako borrokara

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Bi borroka garrantzitsu irabazi ditu Hernanik, azkeneko bi asteburuetan; eta gerra ere, bideratuta utzi nahi du, asteburu honetan. Izan ere, ia erabakigarria izan daiteke bihar daukan borroka, Fadurako zelaian: Getxoren kontra jokatuko dute trikoloreek, eguerdiko 12:30etan hasita. Lehia bizia, bi kontrario zuzen-zuzenen artean, mailari eusteko borrokan.
Izan ere, 9garren postuan dago Hernani, 25 punturekin; eta 10garren Getxo, 23rekin. Atzetik dauz­kate, jaitsiera postuetan, Bartzelona 19 punturekin, eta Ciencias 18rekin.

Sasoi onenean, trikoloreak
Hernaniren garaipena, beraz, klabea izango litzateke, beste urte batez mailari eusteko. Eta badauzkate arrazoiak, garaipen horretan sinisteko!
Azkeneko bi garaipenak dira erakuslerik garbienak. Alco­ben­­das indartsuari egurra eman zion, eta garaipen oso sendoa lortu zuen Gerni­ka­ren kontra. Landaren izan ziren biak, eta etxetik kanpo jokatuko dute bihar. Sasoi onean dira trikoloreak, zalantzarik gabe; baina erakutsi beharko dute, Landa­re­tik urrun ere, gai direla joko maila haundi hori mantendu, eta kontrarioari min egiteko.

Autobusa, Hernanitik joateko
Etxetik kanpo jokatuko dute trikoloreek, bai; baina ez dira bakarrik egongo Faduran. Auto­busa jarri du taldeak, Her­na­ni­tik Getxora joateko, eta ia beteta zegoen atzo. Zaleen animorik ez dute faltako, beraz!
Goizeko 10:30etan abiatuko da autobusa, Biteritik; eta joan nahi duenak, Zintzarrin apuntatu behar du, 10 euroan.
Joaterik ez daukanak, berriz, interneten izango du aukera, partidua zuzenean jarraitzeko: www.emisionesdeportivas.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!