Guerrerok urrea, Romanek zilarra

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Bbigarren urtez jarraian, 10 kilometrotako Errepideko Gi­puz­koako II. Txapelketa, Uda­berri Txapelketa jokatu zen Do­nostian, lehengo aste­bu­ruan, eta Hernaniko korrikalariek emai­tza onak lortu zituzten.
Ema­kumezkoen kate­go­rian, Maitane Guerrero her­na­­niarra Gipuz­koako txapel­dun izan zen 10 kilometrotako lasterketan. Beraz, urrezko domina lepotik zintzilik zeukala bueltatu ahal izan zuen etxera.
Gizonezkoetan ere, emai­tza esanguratsuak lortu ziren. Sergio Roman bigarren sailka­tu zen eta Thomas Gambinok zilarra lortu zuen lasterketa unibertsitarioan. Hernaniko taldetik hamar korrikalarik hartu zuen parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!