Calpera 10 eguneko bidaia egingo du Galtzaur elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Hamar eguneko bidaia antolatu du Galtzaur jubilatuen elkar­teak, maiatza eta ekaina bitarterako. Alicanteko Calpe herrira joango dira; maiatzaren 29an bertara joan, eta ekainaren 7an buel­tatu.
Bitarte horretan, gainera, dagoeneko aurreikusi dituzte bi txango.

Izenematea elkartean, apirilaren 3, 4 eta 5ean
Bertara joan nahi duenak, au­rretik dauka izena eman beharra: apirilaren 3, 4 eta 5ean jarri dute zita, elkartearen bu­legoan, apuntatzeko.
Bidaiari buruzko informazio gehiago ere, bulegoan bertan emango dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!