‘Teresa eta Galtzagorri’ filma emango dute gaur, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

Animazioko zinea bueltan da Astigarragako kultur etxean, pelikula arrakastatsu batekin. Teresa eta Galtzagorri jarriko dute gaur; 2016ko Goya sarietara nominatu zutena, Agurtza­ne Intxaurragak zuzendua. Arra­tsal­­deko 17:00etan hasiko da filma, euskeraz, eta 72 minutuko iraupena dauka.
Sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxean bertan, 2 euroan.

Ferianteetatik ihesi
Iratxoa da Galtzagorri; eta ira­txo­ek, udaberria ekartzen digute urtero. Aurrenekoz etorri da bera, eta feriako soinu erakargarriek nahastuta, gainerakoetatik bereizi da, eta bi feriantek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa explotatzeko.
 Teresa, berriz, sei urteko neska da; alaia eta ipurtarina. Ferian ikusiko du Galtzagorri, jendaurrean ikusgai, eta berarekin eraman nahiko du. Gal­tza­gorrirentzat, berriz, handik ihes egiteko aukera da.
Horrela, neskaren etxean ezkutatu eta babestuko da ira­txoa, eta hainbat abentura bi­zi­ko dituzte elkarrekin.
Baina denborarekin, bere mundura bueltatu beharra sen­tituko du Galtzagorrik, eta horretan ere lagunduko dio Teresak. Baina zelatan izango dute ferianteetako bat... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!