Udaberrian sartzearekin batean, ordua aldatzea tokatzen da, eta gaur gauean egin beharko da hori. Oraingoan, ordubete aurreratu beharko dira ordulariak. Beraz, goizaldeko 02:00etan, 03:00etara aurreratu beharko dira ordulari guztiak, aurrerantzean eguzki orduak aprobetxatzeko.