Gaur eskainiko du Aiztondo abesbatzak, Udaberriko kontzertua. Andre Mari elizan izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita. Baina ez dira bakarrik egongo bertan, abeslari astigartarrak.
Beste hainbatetan bezala, abesbatza bat gonbidatu dute, eta elkarrekin eskainiko dute kontzertua. Oraingoan, Garaizarko Matsorriak abesbatza etorriko da, Begoñatik.
Bi abesbatzen doinuekin gozatu nahi dutenek, zabalik izango dituzte, elizako ateak. Izan ere, doan izango da kontzerturako sarrera.