Arrieta, Espainiako azken fasean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 24a, 01:00

Espainiako Txapelketan ika­ra­garrizko ibilbidea egiten ari da Ioritz Arrieta pelotari her­na­niarra, Logroñoko Titin klu­beko Gorriti nafarra bikote dau­kala. Azken faserako sail­ka­tu dira, eta gaur bertan, fi­nal erdia jokatuko dute, Madrilen.

Finalerako, aukera haundia
Bi pelotariek maila haundia erakutsi dute orain arte txa­pel­­ketan. Izan ere, jokatutako 10 partiduetatik 9 irabazi di­tuzte, eta bakarra galdu dute.
Gauzak horrela, gaurko finalerdirako aurreneko pos­tuan sailkatu da bikotea.
Madrilen jokatuko dute gaur, final erdia; Colme­na­rren hain zuzen, Irurtzungo Ongay eta Bergara bikotearen kontra. Gaurkoan irabaziz gero, finala jokatuko lukete igandean bertan, beste final erdia duen klubaren kontra; San Cosme edo San Cristobal klubaren kontra.

Orain arte jokatutako 9 partidu irabazi dituzte, eta bakarra galdu.

Gipuzkoako finalean, Insausti eta Apaolaza
Bestalde, infantiletan, Gipuz­ko­ako finala jokatuko dute gaur Xabier Apaolaza eta Oi­natz Insausti hernaniarrek, 19:30e­tan Lazkaon, Mun­da­rroko Lizeagatarren kontra.
Hauek ere sailkapen fase bikaina jokatu dute, 5 partidu irabazi eta bakarra galduta, baina astigartarrek ez diete erraz jarriko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!