Lurraldebusek bigarren larunbatez jarraian sagardotegi garaia dela eta indartu egingo du autobus zerbitzua, Donostia, Astigarraga eta Hernani artean. Bi autobus ibiliko dira, eguerdian eta iluntzean, Donostiatik Martindegiraino: 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 14:30, 19:30, 20:00, 20:30 eta 21:00. Titularra Hernaniraino joango da.