Ibai Marinen rock kontzertua gaur, musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 25a, 01:00

«Sinplizitatearen edertasunaz gozatzeko aukera» izango da gaur arratsaldean, musika eskolatik aurreratu dutenez. Rock kontzertua eskainiko du Ibai Marinek, Hira taldeko li­de­rra zenak, bakarlari lanetan. 19:00etan hasiko da kontzertua, musika eskolako aretoan.
Sarrerak, 5 euroan daude salgai, musika eskolan bertan; bertako ikasleek, hala ere, doan gozatu ahal izango dute Mari­nen kontzertuaz.

Gitarra akustikoa eta ahotsa, melodien edertasuna bilatuz
Hira taldeko abeslari, gitarra jole eta konposatzaile izan da Marin, 15 urtez. Orain, ordea, bakarlari gisa hasi du ibilbidea. Gitarra akustikora eta bere ahotsera mugatuz, bilatu du melodien edertasuna, hitzen sakontasuna eta bere ahotsaren garrantzia.
Berak sortutako euskerazko kantuak izango dira gehienak, baina gaztelaniazko ber­tsio pare bat ere eskainiko ditu, gaurko emanaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!