Tabernaz taberna, irakurraldiak egin ziren atzo, Korrika Kulturalaren barruan. Helburua: giro goxoan eta bi minututan euskerazko testu laburrak irakurtzea, musikaz lagunduta. Bodegan hasi zuten ibilbidea eta Ondditik pasa eta gero Gurian amaitu zituzten irakurketak. Denak gustora euskera plazara ateratzeagatik mingainetik oinetara. Irakurraldiari Erradikalak gara bertso antzerkiak jarraituko dio, hilaren 30ean, 20:00etan Biterin.
Bestetik, Iruñeako 20. Korrika amaiera festara joateko autobusa antolatu dute. Apirilaren 9an, 08:45etan irtengo da Atsegindegitik. Sarrerak salgai daude AEK euskaltegian, 12 euroren truke.