‘Erraustegia ez’ manifestazioan, Hernaniko hainbat talde

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 23a, 01:00

Errausketaren aurkako mugimenduak deituta, manifestazioa antolartu da larunbata honetarako. Arratsaleko 17:00etan abituko da Anoeta estadiotik eta Alternatiba dagoelako, errausketarik ez izango da honen leloa eta ez dutela errauskailurik nahi, ez Zubietan eta ez inon eskatzen dute. 
Bertan parte hartuko dute Hernaniko hainbat eragile eta talde desberdinek. Stop Kale­ratzeak, EH Bildu, Kooperazio Taldea, Berdintasun Kontsei­lua, Zero Zabor, Karabeleko, udal langileak... dira Hernaniren izenean bertaratuko diren taldeetako batzuk.
Erraustegia baztertzen duen alternatiba osasuntsuago eta merkeago baten proposamena plazaratu zuten manifestazioaren aurkezpen egunean.  Pasa den larunbatean egin zuten berriz prentsaurreko masibo bat herri manifestazio haundia bultzatzeko.
«Ez dugu gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugu nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetezerik, ez dugu nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz», aldarrikatzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!