Julia Ayerra eta Lourdes Leibarri omenaldi-despedida apal baina goxo bat egingo zaie, apirilaren 2an, igandean, Zinko Enean. Urte askotan Zinko Eneako kioskoan lanean aritu eta gero, jubilatu egiten direlako.
Bertan elkartuko dira kioskoko bezero izan direnak eta baita ama-alaba hauen lagunak ere. Esan bezala, ekitaldi xumea izango da. Zinko Enea tabernan luntx edo pintxo batzuk janez, festa txiki bat antolatu da, eguerdiko 12:30etan, baina batez ere nahi dena da Julik eta Lourdesek sentitu dezatela hainbeste urtetan bezero eta lagun izan direnen gertutasuna eta beroa.
Despedida honetan parte hartu nahi duten bezero eta lagunei eskatu diete ondorengo telefono batera deitzea: 656 79 55 30 (Juanjo) edo 635 75 02 05 (Pili). Izena emateko azken eguna martxoaren 30a izango da.