Hezkuntza publikoko irakasle eta langileak grebara zeuden atzo deituta eta Hernanin arrakasta osoa izan zuen. Hiru ikastetxeetan osoa izan zen: Langilen, Txirritan eta Elizatxon. Urumean ere ia osoa eta Lanbide Heziketan eta Institutuan ere %90eko erantzuna baino haundiagoa izan zuen. Klaseak bertan behera geratu ziren ikastetxe horietan guztietan. Eguerdian, Bulebarren manifestazioan irten ziren irakasle, guraso, langile desberdin eta baita ikasle asko ere.