Partidu kaxkarra eta porrota, etxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Partidu garrantzitsua zeukan Mundarrok, erregional prefe­renteen mailan, larunbatean; baina ez zuen bere jokorik onena erakutsi, eta porrota gogorra jaso zuen Santo Tomas Lizeoaren kontra, Zarkumen­degin (0-3).
Aurreko asteburuan Urni­e­tan bezalaxe, hasi eta berehala jaso zuten aurreneko gola mo­­reek; bere atean sartu zu­ten, akats baten ondoren.
Eta gaizki hasi bazuten, ez zuten hobeto jarraitu astigar­ta­rrek; baina hala ere, ber­din­tzeko zorian egon ziren, Gar­tzi­ren oinetan. Ez zuen gola egitea lortu, ordea, eta hu­rren­­go jokaldian, bigarrena sartu zuten donostiarrek, urrutiko jaurtiketa bati esker.
Aldaketak egin zituen entre­natzaileak atsedenaldian, eta hobeto ekin zioten bigarren zatiari. Baina berriro, hasi eta berehala egin zuen hiruga­rre­na Santo Tomasek, urrutitik jaurtita hori ere. Horrekin bu­katu ziren astigartarren espe­rantzak, eta saiatu baziren ere, ez ziren fin ibili atearen aurrean.

12garren, sailkapenean
Gauzak horrela, sei partidu falta direnean, 12garren dau­de. Kontrario zuze­na izango dute asteburu ho­ne­tan, mailari eus­teko: Hernani, Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!