Modan jarri da crossfit izeneko kirol diziplina, azken aldian. Eta hori dela eta, herrira ekarriko du Astigarragako Udalak. Apirilaren 8an, crossfit erakustaldia egingo dute Txomiñene frontoian. Sarrera doan izango da, diziplina probatu nahi duten herritar guztientzat, Indar Crossfit gimnasio astigartarrak antolatuta. Hiru orduz egongo dira bertan, goizeko 11:00etan hasi, eta eguerdiko 14:00ak arte.