Amher elkartearen eskutik, hitzaldia eskainiko du Kike Amonarriz aurkezle eta filologo tolosarrak gaur; Nire seme-alabak euskeraz ikasten ari dira, baina nik ez dakit. Nola lagunduko diet? gaia jorratuko du, hain zuzen. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Gurasoen kezkak argitzea, Amonarrizen asmoa
Hitzaldia antolatzerakoan, AMHER elkartearen asmoa da seme-alabak euskerazko ereduetan dituzten Hernaniko familia erdaldunak aztertzea, bai gurasoak erdaldunak diren kasuetan, baita gurasoek euskeraren oinarrizko ezagutza dutenean ere.
Gai horren harira, gurasoen kezkak argitzea izango da helburua: «Ona al da dakidan euskera gutxia beraiekin erabiltzea? Nola lagun diezaieket etxerako lanetan?...». Horiek eta bertan egiten diren galderak erantzungo ditu Kike Amonarrizek gaur.
Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da hitzaldiak irauten duen bitartean, Biterin bertan.