«Irakaskuntza publikoa jasaten ari den murrizketen aurrean», greba deialdia egin diete gaurko, EAEko irakasle eta hezitzaileei. ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deitu dute, salatzeko murrizketa politikarekin jarraitzen duela Hezkuntza Sailak, urtez urte. Besteak beste, kritikatu dute ikasleen kopurua haunditu den arren, baliabideak ez direla gehitu.
Astigarragako Herri Eskolan ere zabaldu dute deialdia, eta ikastolako zuzendaritzak aurreikusi du, «%90 inguruk» greba egingo duela.
Atzo, berriz, elkarretaratzea egin zuten ikasleen gurasoekin, Herri Eskolan bertan, «komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa delako».