‘Idiot Txou’, gaur eta ‘Los perros’ antzerkia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Antzerki zikloak ez  du ete­nik eta atzo Francoren bi­lobari gutuna eskaini eta gero gaur Idiot Txouren ordua izango da, Biteri kultur etxean. Eus­keraz izango da  hau ere eta iluntzeko 20:00­etan hasiko da.
Idiot Txou irrati saio bat da eta audientzia arazoak tar­te­ko, eskuetatik joango zaiz­kien edukiak lantzen hasiko dira. Bizi dugun aktuali­tatearen kri­tika umoretsua da saioa. 
Azkenik, bihar, Los perros eskainiko dute, etsipena har­tu­tako hiru gaixoren azalean, haien familiek abandonatuta. Ordu berean, 20:00etan hasiko da, baina hau gaztelaniaz izango da.

‘Los perros’ saiorako sarrerak geratzen dira
Teatro a la Plancha kon­pa­iniaren lana da. Beraien fami­liak eta gizarteak abando­natutako hiru etxegabetuen historia kontatzen da umorea erabiliz. Sarrerak oraindik ere lortu daitezke azken saio honetarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!