Irakurraldiak egingo dira bihar Onddi, Bodega eta Gurian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Korrika Kulturalaren ba­rruan, Irakurraldia antolatu dute aurten ere Berria­lagunek. Bihar izango dira saioak arratsaldeko 18:30etan hasita. AEK euskaltegitik abiatuko dira ordu horretan eta herriko hiru tabernetan; Bodegan, Onddin eta Gurian,  egingo dituzte irakurraldiak. 
19:00etan egingo dute Bodegan, 19:30etan Onddin eta 20:00etan Gurian. Edo­nork irakurri ahal izango du nahi duen testua, baina baldintza bat jarri dute: ezin da bi minutu baino luzeagokoa izan. Musika eta bertsolariak ere ez dira faltako. 

‘Erradikalak gara’ bertso an­tzerkia, martxoaren 30ean
Hernaniko 20. Korrika Kulturalari amaiera emateko Erradikalak gara bertso an­tzerkiaz gozatzeko aukera izango da. Martxoaren 30ean, 20:00etan, izango da Biteri kultur etxean. Helduei zuzendutako bertso antzerkia da; Beatriz Egizabal (antzerkilaria/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria) dira an­tzezleak.
Dagoeneko, zazpi euroren truke sarrerak salgai daude Hernaniko AEK euskaltegian. Egunean bertan Biterin ere sarrerak salgai jarriko dira. 

Korrika amaierako ekitaldira autobusa 12 eurotan
Iruñeako 20. Korrika amaiera festara joateko autobusa antolatu da. Apirilaren 9an izango da eta 08:45etan irtengo da autobusa Atsegindegitik. Sarre­rak salgai daude 12 euroren truke AEK euskaltegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!