Irakaskuntza publikoak EAEn bizi duen egoeraren aurrean, greba deialdia egin zaie gaurko irakasle, hezitzaile, langile, sukaldari eta garbitzaileei. Hernanin jarraipena ia osoa edukiko du, ikastetxeetatik plazaratu dituzten datuak kontuan hartuta.
Langile eta Elizatxo ikastoletan langileen %100ak egingo du greba. «Legez ezarritako zerbitzu minimoak bakarrik edukiko ditugu. Hau da zuzendaritza taldetik ordezkari bat etorriko da eta langile bat egongo da ateak irekitzeko».
Urumea Ikastolan ere grebak jarraipen haundia izango du nahiz eta ez den osoa izango. «%75ekoa izango da aurreikusten dugun segimendua gurean».
Egoera desberdina edukiko dute Hernaniko Institutuan eta Lanbide Heziketan.
«Oraindik ez dakigu zer eragin edukiko duen. Irakasleen eskuetan dago. Bakoitzaren erabakia da eta ez ditugu datuak bildu».
«Baliabide gutxiago ditugu» diote sindikatuek
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu dute greba. «2010etik 2017ra izandako murrizketa politikoari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak», azaldu dute. Besteak beste, salatu dute ikasle kopuruak gora egin arren, ez direla baliabideak erantsi. Erreibinikazio gehiago ere egingo dituzte.
12:00etan manifestazioa Bulebarretik
Beraz, hezkuntzako langileak deituta daude gaur greba egiteko eta manifestazioa Donostiako Bulebarretik irtengo da 12:00etan.
Irakasle eta langile desberdinek gurasoei ere dei egiten die erreibindikazioetan parte hartzera. «Beraien seme alaben hezkuntza kalitatea delako arriskuan jartzen dena».