Dirulaguntza deialdia prest, gizarte zerbitzuen, kirolaren eta berdintasunaren arloetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 22a, 01:00

Hiru arlotako dirulaguntzen deialdia, prest dauka Astiga­rra­gako Udalak: gizarte zer­bi­tzu­etakoak, berdintasunekoak eta kirolekoak.
Aurreneko bi arloetako di­ru­laguntzen oinarriak, aurre­ko astean onartu zituzten, mar­txoaren 15eko Tokiko Gobernu Batzordearen bileran. Hori ho­rre­la, berehala egingo du diru­laguntza deialdia, Udalak.
Kirol arloko dirulaguntzen oinarriak, berriz, dagoeneko bidalita daude Gipuzkoako Al­diz­kari Ofizialera, bertan argi­taratzeko. Behin argitaratuta, udaletxeko erregistroan aur­kez­tu beharko dira eskaerak.
Gizarte zerbitzuetakoak, irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta
Gizarte zerbitzuetako dirula­gun­tzak eskatzeko, irabazi as­mo­rik gabekoak izan beharko dute erakundeek, publikoak zein pribatuak: Astigarragako erakundeak, antolatutako jar­duera edota jarduera esparrua Astigarragan bertan baldin badaukate; eta Gipuz­koa oso­ko­ak, baldin eta bere zer­bi­tzu­en onu­ra­dunen artean Asti­ga­rragako bizilagunak ba­daude, eta gizarte zerbitzuen arloan jarduten badute.

Kirol arloan, hiru dirulaguntza lerro
Kirol arloko dirulaguntzetan, berriz, hiru dirulaguntza lerro zabaldu dituzte: kirolariei zu­zen­dutako dirulaguntzak, kirol ekintza puntualak antola­tze­koak, eta kirol programak aurre­ra eraman ahal izateko laguntzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!