Ereñotzun ere izan zen bozkatzeko aukera BagaGiltzak eta Gure Esku Dago plataformak antolatutako herri galdeketan, martxoaren 19an. Guztira, 225 boto jaso ziren; 220k baiezkoa erantzun zioten Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea? galderari, eta 5ek ezezkoa. Gainontzean, festa giroa izan zen nagusi; ereñotzuarrek herri bazkari baten bueltan bazkaldu zuten frontoian, eta haurrentzako jolas eta tailerrak ere izan ziren.