Animazioko pelikula jarriko dute larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean: Teresa eta galtxagorri. Euskeraz da filma, Agurtzane Intxaurragak zuzendua; eta 2016an, Goya sarietarako nominatua izan zen. Sarrerak salgai daude ostiralera arte, kultur etxean eta www.astigarraga.eus web orrian, 2 euroan; eta egunean bertan, 16:00etan zabalduko dute lehiatila.