Hernaniko Saskibaloi klubeko sei taldek jokatuko dituzte partiduak asteburu honetan, baina izango dira bi, bereziak. Batetik, nesken junior taldeak Eskoriatzaren kontra jokatuko du gaur arratsaldean, 16:45etan hasita Hernaniko kiroldegian. Bestetik, seniorretan, mutilek Benta Berrin jokatuko dute Alde Zaharraren kontra, gaur iluntzeko 20:00etan. Sailkapenean berdinduta daude, eta biak Final Fourrera pasatzeko zorian dira.