Ander Arraras hernaniarra Espainiako Ligako txapeldun geratu da Txuri Urdinekin. Hernaniar gazteak donostiarrentzat Liga titulua berreskuratu du 17 urte ondoren eta gainera partidu erabakiorrean taldearen lehen gola lortu zuen, Jacaren aurkako finalean. Azkenean 3-4 irabazi zuten hirugarren partiduan, urrezko gol baten ondoren. Lehen bi partiduak etxean irabazi zituzten eta hirugarrenean Jacan bertan gailendu ziren donostiarrak. Denboraldi ederra burutu du Ander Arrarasek eta Txuri Urdin izotz hockeieko talde guztiak. Zorionak Ander eta Txuri Urdin!