Cocinas gailurrera igoko dira datorren larunbatean, Mendiriz Mendik antolatu duen irteeran: Montoriatik abiatuta, 11 kilometro eta 400 metroko desnibela. 07:30etan jarri dute zita, Atsegindegin, eta bazkaria upategi batean egingo dute (50 lagun). Irteeraren prezioa 45 eurokoa da, eta ostegunera arte dago epea, apuntatzeko.