Apirilean ere egongo dira KZ Gunean ikastaroak eta astelehenean, hilak 3an, hasiko dira lehendabizikoak. Guztira, 5 ikastaro presentzial eta urruneko beste 3 egiteko aukera izango da, apirilean, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde. Interesa daukanak, Biteri kultur etxera jo dezake. Bestela, telefonoz deitu, 943 02 36 50ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu.
Oinarrizko Internet
- Internet KZgunea ikastaroa. Apirilaren 3tik 21era, 11:00-13:00, euskeraz.
Sare Sozialak 2.0
- Sare Sozialak ikastaroa. Apirilaren 3etik 6era, 09:00-11:00, gaztelaniaz.
Irudia
- Sormena askatu GIMP tresna erabiliz. Apirilaren 3etik 11era, 16:00-18:00, euskeraz.
Google Apps
- Google ikastaroa. Apirilaren 19tik 28ra, 18:00-20:00, gaztelaniaz.
Smartphoneak eta Tabletak
- Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Apirilaren 20tik 28ra, 09:00-11:00, euskeraz.
Urruneko Formazioa
- Lan bilaketa interneten Apirilaren 3tik Maiatzaren 3ra. Gaztelaniaz.
- Ofimatika orokorra. pirilaren 3tik Maiatzaren 3ra. Gaztelaniaz.
- Dropbox. Apirilaren 19tik Apirilaren 28ra. Gaztelaniaz.