Gaztelekuan zerbitzua kontratatzeko lizitazio iragarkia argitaratu du Hernaniko Udalak. Lanpostu bat eskaintzen da eta nerabeentzat sustapen zerbitzua emateko da. Kontratuaren epea bi urterako da, urtez urte beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Informazio gehiagorako Hernaniko Udalean eta 943 33 70 24 telefonoan.