Literatur solasaldirako zita jarri du liburutegiak gaurko. Alaine Agirreren Odol Mamituak liburua landuko dute Biterin 19:30etatik 21:00etara. Esperientzia pertsonalak eta fikzioa uztartuz, irakurlea gaixotze mentalen zurrunbiloan barneratzea lortzen du Agirrek helduentzako bere lehen eleberrian.